Bizi diren 21 miliziano eta gudari lokalizatu dituzte, oraingoz, apirilaren 19ko Erresistenteen eguneko omenaldirako

Intxortako Irrintzia aldizkariaren aurtengo zenbakiaren azala.

Intxortako Irrintzia aldizkiaren zenbaki berria ere gertu dute. Udalak, bestetik, errekreaziorako boluntario bila jarraitzen du; hogei bat falta direla adierazi dute.

Erronka, aurten, Erresistenteen Egunerako Intxortako lubakietan borrokatu zuten eta bizirik diren ahalik eta gudari eta miliziano gehien gonbidatzea da. Omenaldia egin gura diete apirilaren 19an, Elgetan.

Hamabi laguneko zerrendarekin hasi ziren, eta honezkero 21 dituzte. Zerrenda osatzen laguntzeko dei egin dute berriz ere talde bultzatzaileek, tartean Intxorta 1937 kultur elkarteak.

Udalak, bestetik, errekreazioa egiteko boluntario eske jarraitzen du. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Eta salgai daude errekreazioa diruz laguntzeko zozketako txartelak.

Miliziano eta gudari zerrenda

Oraingoz honakoak dira batutako izenak.

  • Antonio Telleria Bilbao, 97 urte (San Andres- ELA- STV)
  • José Moreno Torres, 96 urte (San Andres- ELA- STV) 
  • Manuel Sagastibeltza Negrete, 97 urte (Abellaneda-PNV) 
  • Marcelo Usabiaga Jauregui, 98 urte (Rosa Luxemburgo-PCE) 
  • Mateo Balbuena Iglesias, 101 urte (Leandro Carro-PCE) 
  • Regino Biain Guridi, 97 urte, (Itxarkundia-PNV) 
  • Inazio Ernabide Ecenarro, 98 urte (Loiola-PNV)
  • Andres Egaña Muruamendiatz, 96 urte (Loiola-PNV)
  • Benito Martin Barrioso, 96 urte  (Cultura y Deporte-Juventudes Socialistas Unificadas) 
  • Antonio Martin Cardenas, 98 urte (Sacco Wanzetti -CNT)
  • Claudio Usobiaga Albizu, 98 urte (Amuategui-Juventudes Socialistas Uificadas)
  • Pablo Rodriguez Gaztaminza, 100 urte (XII de zapadores-minadores) 
  • Miguel Soreasu, 99 urte (Otxandiano-PNV) 
  • Gerardo Bujanda Sarasola, 96 urte (Saseta-PNV) 
  • Antonio Eizaguirre Perón, 102 urte (Abellaneda) 
  • Luis Ortiz Alfau, 98 urte (Casero-Izquierda Republicana)
  • Juan Azkarate Araucua, 92 urte (Araba ontziaren itxas-gudaria) 
  • Luis Etxebarria Urrutia, 96 urte, (San Andres-ELA-STV)
  • Baltasar Delgado Aguado, 97 urte (San Andres-ELA-STV)
  • Gregorio Urionaguena Arriaga, 98 urte (Eusko Indarra- ANV)
  • Fructuoso Perez Arrospide, 100 urte (Otxandiano-PNV) 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.