Eskoriatza-Gatzaga bitarteko auzoetatik pasako da autobusa

Imanol Beloki 2015ko mar. 5a, 15:48

Domekan autobus zerbitzu berria jarri zuten martxan, herritarren eskakizun eta ekarpenak kontuan hartuta. Eskoriatzako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Arloaren lankidetzaren bitartez, autobus  zerbitzu eraginkorragoa izatea nahi dute, eta ingurumena errespetatuko duena. Hori horrela, Arrasate eta Eskoriatza bitartean autobusen maiztasuna handitu eta hamabost minutuan behin egongo da zerbitzua bi zirkularren bidez.

Bi linea zirkular horiek herriko geltoki guztietan geratuko dira, baina Aretxabaletatik datozenean Aingeru Guardako geltokiraino joango dira, eta handik jaitsiko dira gainontzeko geltokietara: Jose Arana kaletik pasatuz, bidea irekita dagoenean, eta saihesbidetik buelta emanez, bidea oinezkoentzat bakarrik dagoenean. Ibilbide luzeko lineek identifikazio berria eramango dute eta Gasteizera eta Donostiara doazen zerbitzuak Gorosarriko geltokian bakarrik geratuko dira, orain arte bezala.

Datozen asteotan ibilbide berri hori erabiliko da, baina egokitzapenak izan daitezke beharrezko ikusten den kasuetan.

Leintz Gatzaga-Eskoriatza zerbitzu berria

Aste osoan linea berri bat jarri da martxan Leintz Gatzaga eta Eskoriatza bitartean. Arrasateko Ospitaletik hasita, Intxaurtxueta, Gorosarri, Aingeru Guarda, Kuatruena, Mazmela, Marulanda, Gatzagako frontoia, Gure Ametsa jatetxea eta buelta egingo dute.

Lehen asteetan ordutegi finkoa izango du zerbitzu horrek, eta eskaripeko sistema bidez funtzionatuko du berriz osotasunean martxan jartzen denean.

Informazio gehiago www.lurraldebus.eus wegbunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak