Angel Oiarbide: "Gure Esku Dagoren gakoetako bat da herritarrok protagonista garela"

Angel Oiarbide Arrasaten izan da, Gure Esku Dagoren orain arteko ibilbideari eta aurrerantzerako erronkei buruz berbetan. Garaia Berrikuntza Gunean emandako hitzaldian, dinamikak hartu duen indarra azaltzeko adierazi du argi geratu dela herritarrei aukera emanez gero erantzun egiten dutela, eta Gure Esku Dagok antolatutako ekintzen bitartez, besteak beste, erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera barneratzen ari dela gizartea.

 

Poliki-poliki, ekimenaren irismena handitzen joango denaren ziurtasuna azaldu du, abertzale ez diren gehiago batzen joango direla, aldarrikapena demokratikoa delako, ez soilik abertzaleena.

Beste herrialde batzuetako prozesuen inertzia aprobetxatu beharra ere aipatu du, Eskozia eta Kataluniako kasuei erreferentzia eginez.

Aurtengorako Erabakia Ehuntzen ekimena du martxan Gure Esku Dagok. Apirilaren 25ean Ehuntze Eguna egingo da herriz herri, eta ekainaren 21ean Joste Eguna hiriburuetan. Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena gizarteratzen jarraitzen du horrela, bere sarea handitu nahian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.