Domekan, Elgetan, Herrixa dantzan Txertubi taldearekin zuzeneko musikaren

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 21a, 10:00
Txertubi taldea.

Arkaitz Minerrek, Txus Aranburuk eta Amaiur Cajaravillak osatzen dute Txertubi taldea; 19:00etan izango dira Espaloia kafe antzokian.

Eskualdeko dantza zaleek zuzeneko musikarekin egingo dute, domekan, hilak 22, Herrixa dantzan saioa. Dantza eta musika tradizionalekin osatutako dantzaldia egingo du Txertubi taldeak. Kideak dira Arkaitz Miner (arrabita, perkusioa, ahotsa), Txus Aranburu (soinua, perkusioa, ahotsa), eta Amaiur Cajaraville (kontrabajua, ahotsa).

Patxi Monterok gidatuko du dantza saio irekia. Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak