'Sketchcrawl' topaketa egingo dute bihar

Maialen Torres 2015ko urt. 30a, 13:00

Zapatuan, arkatza eta koadernoa esku artean hartuta, herriko plazan hainbat marrazkilari elkartuko dira, begien aurrean ikusten dutena zuzenean marrazten. Izan ere, horixe da sketchcrawl-a: marrazteko hitzordua.
10:00etan emango diote hasiera topaketari, eta, hortik aurrera, partaide bakoitzak gustuko duen txokoa hautatuko du marrazkiak egiteko.

Joan den asteburuan izan zuten 46. World Wide Sketchcrawl topaketa, Balmasedan. Bergaratik eta Arrasatetik joandako 27 lagunek "oso ondo" pasa zuten bertan, eta horregatik erabaki dute asteburu honetarako ere beste topaketa bat antolatzea.

Marrazkien elkartrukea

Mundua marrazkiz marrazki erakustea da topaketa horien asmoa, eta, horretarako, inguruan ikusitakoa marrazteaz gain, euren artean partekatu eta jendeari erakusten diote ondoren. Gainera, esperientzia aberasteko, topaketa irekia antolatu dute. "Marrazkiak egiteko gogoz dagoena pozik hartuko dugu", esan du antolatzaile lanetan dabilen Pili Azkaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak