Josu Uribetxeberria hil da

Gaur, egubakoitza, goizaldean hil da Josu Uribetxeberria Bolinaga, etxean. Gaur bertan, 19:00etan, kontzentrazioa izango da Arrasateko Herriko Plazan, eta bihar, hilak 17, zapatua, ekitaldi zibila egingo dute Aldaiko kanposantu zaharrean, 12:00etan. Eta 10:00ak geroztik Arrasateko beilatokian izango da gorpua. Segidan duzue Josu Uribetxeberriaren senide eta lagunek bidalitako idatzia.

"Iosu Uribetxeberria Eperra 60 urteko arrasatearra gaur goizean hil da etxean, gaixoaldi larri baten ondorioz. 1997an atxilotu, torturatu eta dispertsatua izan zen. Beste ehunka euskal preso politikok bezala Espainiar Estatuaren kartzela politika ankerra pairatu zuen azken egunera arte.

Gaixotasun larri bat aurkitu zioten arren, kartzelan, ospitalean eta etxean preso izan dute bere sufrikarioa areagotuz. Iosuren senide eta lagunok, gogor gaitzetsi nahi dugu kartzela politika bidegabe hau, berehala eta inongo baldintzarik gabe dispertsioaren amaiera eta gaixo larrien etxeratzea eskatzen dugu.

Iosurekin egin dutena salatzeko, dispertsioaren amaiera eskatzeko eta gaixo larrien berehalako askatasuna eskatzeko gaur ostirala 7etan Arrasateko Plazan biltzeko deialdia egiten diegu herritar guztiei. Bihar goizean, berriz, hileta zibila egingo zaio 12etan Arrasateko Aldai Parkean. Gorpua 10etatik aurrera Arrasateko Beilatokian egongo da".

Auzi polemikoa

Besteak beste, Jose Antonio Ortega Lara bahitzeagatik espetxeratu zuten Uribetxeberria. Eta aste honetan bertan, martitzenean, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 29 urteko kartzela zigorra eskatu zuen arrasatearrarentzat, 1986an Antonio Ramos guardia zibila hil izana leporatuta. Hain zuzen, auzi hori zela eta, Bergarako epaitegian deklaratu behar izan zuen apirilean eta Ismael Moreno epaileak Uribetxeberria etxean preso sartzeko agindua eman zuen, minbizia tratatzeko bakarrik irteteko aukera emanez. Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak, baina, baliogabetu egin zuen neurri hori, neurrigabea zela argudiatuta.

Uribetxeberriaren auziak polemika sortu izan du. Horren adibide izan zen, adibidez, tratamendua non jaso behar zuen. Donostiako eta Leongo ospitaleetatik tratamendua erietxean jaso behar zuela zehaztu zuten; Auzitegi Nazionalak , berriz, espetxean jaso zezakeela esan zuen. Hori salatzeko gose grebari ekin zion Uribetxeberriak. Arrasatearraren askatasuna eskatzeko hainbat protesta ekitaldi egin ziren.

Etxerat

Etxeratek ere prentsa oharra kaleratu du. Babesa eta berotasuna helarazi dizkie Iosu Uribetxebarriaren senideei eta hurbilekoei, eta adierazi du "guztion giza eskubideen errespetuaren alde lanean" jarraituko duela.

Erlazionatuak

"Preso gaixoak etxera, dispertsioa amaitu" lelopean manifestazio jendetsua egin dute Arrasaten

Arrasate

Gaur Arrasaten egindako manifestazioak itxi du mobilizazioz betetako asteburua. Hala, eguerdian jende asko batu da Arrasateko kaleetan, gaixorik da...
"Preso gaixoak etxera, dispertsioa amaitu" lelopean manifestazio jendetsua egin dute Arrasaten

Arrasate

Gaur Arrasaten egindako manifestazioak itxi du mobilizazioz betetako asteburua. Hala, eguerdian jende asko batu da Arrasateko kaleetan, gaixorik da...
Agurra egin diote Josu Uribetxeberriari

Arrasate

Ehunka arrasatearrek esan diote agur Josu Uribetxeberriari, Txalaparta eta txistu doinuz, bertsotan, lore eskaintzaz edo kantuan, bakoitzak bere er...
Domekarako manifestazio nazionala deitu dute Arrasaten

Arrasate

Josu Uribetxeberriaren heriotza dela eta, elkarretaratzea egin dute gaur arrasatearrek erdiko plazan, eta jende asko batu da. Bertan, domekarako, h...
Gaixo larrien etxeratzea eta dispertsioaren amaiera eskatu dute Uribetxeberriaren ingurukoek

Arrasate

Josu Urbetxeberriaren heriotza dela eta, haren senide eta lagunek prentsaurrekoa eskaini dute. Hona hemen adierazpenak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.