Ino Galparsoro: "Egoera larria da"

Auzitegi Nazionalera sartu berri, goizeko atxiloketen hasierako balorazioa egin dio GOIENAri Ino Galparsorok, Arrasateko alkate ohiak. "Ukituta" daudela adierazi du, kontu "larria" dela, eta uste du gaur egungo egoeran horrelako kontuak gaindituta egon beharko liratekeela. Balorazio osoa segidan irakurgai: 

Ino Galparsoro: "Nahiko ukituak gaude, gure defentsako hiru abokatu eraman dituzte hoteletik, gu genuden lekutik. Egoera larria da. Auzitegi Nazionalera sartu gara, barrura; nahiz eta pentsatu epaiketa bertan behera geratuko dela, gutariko hainbat indefentsio egoeran geratuko liratekeelako, abokatuak eraman ostean. Momentuz epailea ez da etorri. Ez dakigu ez den etorri jakinarazi diotelako epaiketa bertan behera geratu den edo zer. Uste dugu luze joko duela kontuak. Gu haserre gaude, oso haserre. Eraman dituzten abokatuei elkartasuna adierazi nahi diegu. Eta uste dugu nahikoa dela, gaur egungo egoera honetan oraindik horrelako kontuekin ibiltzea ere…"

Erlazionatuak

INOereLIBRE: "Nekatuta gaude herri honek urratsak eman eta entzungor egiten tematzen direnekin"

Arrasate 1

Gogor salatu dituzte Guardia Zibilak gaur, astelehena, egindako atxiloketak, iluntzean Arrasateko Herriko Plazan egin den mobilizazioan. INOereLIBR...
Arrasateko Udal Gobernuaren adierazpena: "Estatu espainiarrak, berriz ere, bere izaera ez demokratikoa erakutsi du"

Arrasate

Udal Gobernuak gaurko atxiloketen harira, adierazpena kaleratu du gertaera "oso larria" salatu eta oinarrizko eskubideak errespeta daitezen eskatzeko.
Atzeratu egin dute epaiketa, abokatu atxilotuekin zer gertatuko den jakin arte

Debagoiena

Bertan behera geratu da goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa; Ino Galparsoro eta Attor Arantzabal tartean. Defen...
Pernando Barrena: "Erabat kafkianoa da"

Debagoiena

Atxiloketak gertatu berri, adierazpenak egin ditu Euskadi Irratian Pernando Barrenak, gaurtik hasita epaitzekoak diren ezker abertzaleko kideetako ...
Bergarako Sortu: "Konponbideari erasorik ez!"

Bergara

Ezker abertzaleko kideen kontra gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hastekoa den epaiketaren harira prentsa oharra kaleratu du Bergarako Sortuk &nda...
Mobilizazioak deitu dituzte iluntzerako Arrasaten eta Bergaran

Debagoiena

Ezker abertzaleko 35 kideren kontra gaur Madrilen hastekoa den epaiketaren kontra deitu dituzte mobilizazioak. Euskal Herriko hainbat tokitan eging...
Guardia Zibilak hamar abokatu eta hainbat herritar atxilotu ditu goizaldean

Debagoiena

Preso hartutakoen artean hedabideetan konfirmatu dute Arantxa Aparicio, Aiert Larrarte, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa M...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.