Bergarako Sortu: "Konponbideari erasorik ez!"

Bergarako Sortuk gaurko deitutako mobilizazioaren kartela.

Ezker abertzaleko kideen kontra gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hastekoa den epaiketaren harira prentsa oharra kaleratu du Bergarako Sortuk –goizeko operazioen aurreko prentsa oharra da. Albiste barruan, osorik.

"Frantzia eta Espainiako Gobernuek errepresioa erabiltzen jarraitzen dute ezker abertzaleko kideon aurka: atxiloketak, dispertsioa eta epaiketa politikoak dira jarrera horren lekuko. Datorren astelehenean makro-epaiketa berri bat hastera doa Madrilen, 04/08 edo Segura bezala ezagutua.

Makro-epaiketa honetan Batasunako kide izatearren 35 euskal herritar epaituko dituzte eta bakoitzari 10 urteko espetxe zigorra ezarri nahi dio fiskalak. Ezker Abertzaleko 35 militante hauen artean 3 bergarar daude Aittor Aranzabal, Mikel Garaiondo eta Mikel Zubimendi.

Epaiketa hauen helburua euskara, feminismoa, independentzia eta sozialismoaren aldeko lana zigortzea da. Lan politiko hutsa da epaitzen dena, estatuak bere helburu politikoak lortzeko erabiltzen ditu epaiketak, horregatik esaten dugu epaiketa politikoak direla.

Konponbide garaia da. Euskal Herritarroi gure etorkizuna erabaki eta justizian oinarritutako bakea eskuratzeko ordua heldu da. Horrela ulertzen du Sortuk eta horrela ulertzen du Euskal Herritarren gehiengo oso zabal batek. Sortuk konpromisoa osoa dauka bakearekin eta eraso hauek ez gaituzte milimetro bat ere mugituko konponbidearen bidetik.

Aitziber Plazaola Xibo-ren kasuan erakutsi genuen herri presioa dela errepresioari aurre egiteko bide eraginkorrena. Xiborekin bezela Aittor, Garaiondo eta Mikelon-ekin bezela absoluzioa lortu dezakegu, baina, mobilizatu beharra dago.

Gauzak horrela, astelehenean 7etan Bergarako Plazan kontzentrazioa egingo dugu 3 bergararren eta gainontzeko auziperatuen askatasuna eskatzeko. Bide batez, gure besarkadarik beroena bidali nahi diegu Aittor, Mikelon eta Garaiondori eta beraien senideei".

 

Erlazionatuak

INOereLIBRE: "Nekatuta gaude herri honek urratsak eman eta entzungor egiten tematzen direnekin"

Arrasate 1

Gogor salatu dituzte Guardia Zibilak gaur, astelehena, egindako atxiloketak, iluntzean Arrasateko Herriko Plazan egin den mobilizazioan. INOereLIBR...
Arrasateko Udal Gobernuaren adierazpena: "Estatu espainiarrak, berriz ere, bere izaera ez demokratikoa erakutsi du"

Arrasate

Udal Gobernuak gaurko atxiloketen harira, adierazpena kaleratu du gertaera "oso larria" salatu eta oinarrizko eskubideak errespeta daitezen eskatzeko.
Atzeratu egin dute epaiketa, abokatu atxilotuekin zer gertatuko den jakin arte

Debagoiena

Bertan behera geratu da goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa; Ino Galparsoro eta Attor Arantzabal tartean. Defen...
Ino Galparsoro: "Egoera larria da"

Arrasate

Auzitegi Nazionalera sartu berri, goizeko atxiloketen hasierako balorazioa egin dio GOIENAri Ino Galparsorok, Arrasateko alkate ohiak. "Ukituta" da...
Pernando Barrena: "Erabat kafkianoa da"

Debagoiena

Atxiloketak gertatu berri, adierazpenak egin ditu Euskadi Irratian Pernando Barrenak, gaurtik hasita epaitzekoak diren ezker abertzaleko kideetako ...
Mobilizazioak deitu dituzte iluntzerako Arrasaten eta Bergaran

Debagoiena

Ezker abertzaleko 35 kideren kontra gaur Madrilen hastekoa den epaiketaren kontra deitu dituzte mobilizazioak. Euskal Herriko hainbat tokitan eging...
Guardia Zibilak hamar abokatu eta hainbat herritar atxilotu ditu goizaldean

Debagoiena

Preso hartutakoen artean hedabideetan konfirmatu dute Arantxa Aparicio, Aiert Larrarte, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa M...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.