Ordaindukoak gustura atera dira batzarkide sozialistekin egindako bileratik

Julen Iriondo 2014ko abe. 12a, 20:20

Rafaela Romerorekin eta Maria Jesus Egidorekin bildu dira Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan, eta euren aldarrikapenen berri eman diete, egoera zein den azaltzearekin batera.

Ordainduko lau kide izan dira bileran, eta ostean bidalitako oharrean adierazi dutenez, PSE-EEko ordezkariak ados agertu dira plataformak udaletan aurkeztekoak dituen mozioen edukiarekin.

Bestalde, sozialistek adierazi diete aztertuko dutela ea itzultzerik legokeen PFEZ (IRPF) gisa ordaindutakoaren zati bat, "objektibatu" ez den ondare handitzeari dagokiona, alegia: "Bizkaian itzultzen ari zaizkie Eskuratukoei", adierazi dute Ordaindukoek.

Plataformako kideek adierazi dute bilera giro onean egin dutela, emankorra izan dela eta harremana izaten jarraitzekotan geratu direla bi aldeak.

Eta zehazki Rafaela Romerori –arrasatearra– buruz esan dute "Donostian bizi izaten hamarkada asko daramatzan arren, Arrasateri eta bertako arazoei konektatuta" jarraitzen duela, "kooperatibenei eta MCCkoei, bereziki".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak