MUk bisitaldi birtuala egingo du martitzenean

Jon Berezibar 2014ko abe. 10a, 12:05

Ate-irekien ohiko bisitak aurten ez dira hain ohiko izango, ez behintzat, datorren martitzenekoa, hilak 16. On-line bisita egiteko aukera egongo da MUtelebista-ren bidez (18:00). Halaber, fakultateetan bisitaldi arruntak, bertatik bertara, ere egongo dira hilaren 11an eta 13an.

Ateak zabaltzeko on-line jardunaldia datorren martitzenean egingo dute eta ordu erdian fakultate bakoitzak bere eskaintza akademiko aurkeztuko du MUtelebistaren bidez. Bisitaldi arruntei dagokienez, fakultaterik fakultate, datak hauek dira:

Goi Eskola Politeknikoa

  • Donostiako Campusa (Orona Ideo Hernani): abenduak 11, 17:30.
  • Arrasateko Campusa: abenduak 13, 10:30.

Enpresagintza Fakultatea

  • Oñatiko Campusa: abenduak 11, 18:00.
  • Bidasoako Campusa: abenduak 13, 11:00.
  • Bilbao Berrikuntza Faktoria (Uribitarte, 6): abenduak 13, 11:00.

Basque Culinary Center: Abenduak 13, 10:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak