Dei egin dute hilaren 13an, Ondarroan, egingo duten Topaketa Feministan parte hartzeko

Euskal Herriko Bilgune Feministak VI. Topaketa Feministak antolatu ditu abenduaren 13rako, zapatua, Ondarroan. Aste bukaeran aurkezpena egin dute Oñatin zein Arrasaten, eta helburuen artean mugimendu feministaren erronka berriak identifikatzea, eta feminismoaren sarea artikulatzea azpimarratu dituzte.

 

Hausnarketak, herriz herri

Ondarroan aztergai izango diren zenbait gairen inguruan hausnarketa abiatzeko aitzakia izan dira Oñatin eta Arrasaten egindako saioak. Parte-hartzaileek lehen hausnarketa egin dute ondorengo gaien inguruan: Zela irudikatzen duzu Euskal Herri feminista bat? Zeintzuk dira mugimenduaren etorkizuneko erronkak?

"Emakumeen egoeran aldaketa oso handiak egon dira, baina ikusten dugu botere harremanei dagokienean ez dela aldaketarik egon. Egitura estrukturalak —patriarkatua— mantendu egiten da. Gai hori eztabaidara ekartzea ezinbesteko ikusten dugu", azaldu du Arrasateko saioan Iraitz Agirrek.

Izenematea zabalik

Egun osoko egitaraua gertatu dute hilaren 13rako. Zabalik da izenematea bilgunefeminista.org atarian. Prezioa da 15 euro. Lotarako lekua eta haurrentzako gunea egongo dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.