Android-eko aplikazioak programatzeko ikastaroa Bastida akademian

Jon Berezibar 2014ko aza. 17a, 09:49

Lanbide enplegu zerbitzuaren eskutik, Arrasateko Bastida akademian Android sistema eragilerako programazioan trebatzeko ikastaroa antolatu dute. Doakoa da langabeentzat eta 250 ordukoa.

Bastida akademian Android sistema eragilean programazioan aditu ikastaroa eskainiko dute. Presentziazko eskolak dira, 250 ordu, eta %100ean dago finantzatua.

Ikastaroan izena eman ahal izateko langabezian eta Lanbide zerbitzuan inskribatuta egon beharra dago. Halaber, aldez aurreko ezagutzarik eskatzen ez den arren, lehentasuna izango dute programazioaz dakitenek, zerbait bada ere eta modu autodidaktan ikasia. Ikastaroa egin ahal izateko hautagaiek sarrera-froga gainditu beharko dute, ikastaroaren etekinik handiena bermatu nahi baita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak