Eskoriatzan beharrean, kanporaketa Oñatin

Xabier Urtzelai 2014ko aza. 13a, 12:34

Xalak atzerapena eskatu eta gero, joan den asteburuan Eskoriatzan jokatzekoa zen Lau t’erdiko Txapelketako partidua Oñatin jokatuko dute egubakoitzean (22:00). Hala, atzo, eguaztena egin zuten pilota aukeraketa, Zubikoan. 

Lekunekoak aitortu moduan, oraindik zalantzak ditu bere sorbaldarekin, baina partidurako prest egotea espero du: "Astelehenean joan nintzen probatzera eta sentsazio nahiko txarrekin bukatu nuen entrenamendua. Gaur ematen du hobeto nagoela, baina, oraindik mina sumatzen dut". 

Retegiren kontrakoa irabaziz gero finalerdietan izango da Xala; Julen Retegik, ordea, ez du ia aukerarik. Hala ere, norgehiagoka irabaztera irtengo da pilotalekura, eta lortuz gero garaipen horrek Saralegiri egingo lioke mesede. 

Mendizabal eta Rezusta

Jaialdiko partidu nagusiaren aurretik, Mendizabal antzuolarrak eta Rezusta bergararrak, Lasaren eta Cecilioren aurka neurtuko dituzte indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak