Amaitu da ametsa, seigarren amaitu du Andoni Larrabek

Xabier Urtzelai 2014ko aza. 11a, 10:16
Andoni Larrabe arrasatearra. Argazkia: pokerstrategy.com

Amaitu da ametsa, Andoni Larrabek ezin izan du Main Event torneoan aurrera egin, eta seigarren postuan amaitu du munduko poker txapelketa entsutetsuena, Jorryt van Hoof jokalariaren kontra galdu ostean. Hala, Arrasatekoak 1.308.339 euro irabazi ditu.  22 urterekin, bera izan da finaleko jokalaririk gazteena. Txapelketako WSOP.com webguneari adierazi dionez, inoiz ez du ahaztuko bizitakoa eta aitortu du “hobeto egitea” nahi bazuen ere, kartak ez omen zituen “aldeko” izan, egindako mugimenduek ez zuten-eta emaitza onik izan, antza. Bost jokalarik jarraitzen dute orain, hasitako bederatzietatik, eta horietako batek eskuratuko du 10.000.000 dolarreko sari potoloa.

Andoni Larrabe, pokerretik bizi den arrasatearra
November Nine torneoko finaleko bederatzirak

Goizaldeko 02:00etan hasi dute Main Event txapelketako finala, uztailean sailkatu ziren N9ko jokalariek, eta hainbat ordutako saioaren ostean Larrabek agur esan dio txapelketari. Lehenago Pappas gainditu du Arrasatekoak, baina egoera larrian geratu da, eta Jorryt van Hoof-ek kanpoan utzi du. Izugarrizko txapelketa egin du Arrasatekoak, baina honaino iritsi da. Pena aurrerago salto egin ezin izana. Hala, Milioi eta erdi dolar pasatxo irabazita itzuliko da Larrabe (1.622.471 dolar.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak