Kataluniarrei babesa adierazi diete dozenaka lagunek, Oñatiko Gure Esku Dagok deituta

Kataluniako herritarrak euren etorkizunari buruzko iritzia ematera deituak dauden egunean, elkarretaratzea egin dute Oñatin, Gure Esku Dagok antolatuta. Kataluniarrei babesa adierazi nahi izan diete horrela.

13:00etan egin dute kale-agerraldia, eta Katalunia: urrats bat, erabaki bat. Hauxe da bidea, Ara és l'hora leloa irakur zitekeen pankartaren atzera batu dira dozenaka herritar. Ikurrina eta estelada ere ikus zitezkeen. Horrez gain, udaletxeko balkoian ere estelada jarri dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.