Nazioarteko ikasleei harrera egin die MUk

Eneko Azkarate 2014ko urr. 10a, 11:34

Mondragon Unibertsitateko 70 ikasle atzerritar elkartu ziren atzo Oñatiko Enpresagintza fakultatean, unibertsitateak haiendako antolatutako harrera eta ongietorri ekitaldian. Unibertsitatearen izaera eta duela 45 urte hasitako nazioarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Horretaz gain, elkar ezagutzeko aukera ere izan dute.

Guztira, nazioarteko 170 ikasle inguru hartuko dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasgelek hasi berri den ikasturtean, euren prestakuntzaren zati bat bertan egiteko.

Munduko unibertsitateekin hitzarmenak

Nazioarteko ibilbideari esker, MUk hitzarmenak ditu Europako ehunetik gora unibertsitate ospetsurekin, baita Ipar eta Hego Amerikarekin eta Asiarekin ere, eta horrek Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen mugikortasuna errazten du, eta "agerian uzten du euskal erakundeak duen  nazioartekotzearen aldeko kezka", unibertsitateko iturrien esanetan.

638 ikasle atzerrira

Hasi berri den ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko 638 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egingo dute. Horietatik, 307k ikasketak egingo dituzte atzerriko unibertsitateetan, eta gainerako 321ek enpresetan eta erakundeetan praktikak eta ikaskuntza-bidaiak. Bestalde, ikasketak osatzeko Unibertsitatera etorri diren atzerriko ikasleak, berriz, 166 dira.

Jon den urtean, Mondragon Unibertsitatearen 469 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egin zuten. Horietatik 223 ikaslek ikasketak egin zituen eta 246 ikaslek praktikak.

Unibertsitatera etorri ziren atzerriko ikasleei dagokienez, Mondragon Unibertsitateak iaz 116 nazioarteko ikasle hartu zituen. Horietatik 104 ikasketak egitera etorri ziren eta 12 praktikak eta proiektuak egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak