Lagun arteko giroan eta umorez hasi dute Espaloian etapa berria

Julen Iriondo 2014ko urr. 5a, 10:49

Elgetako Espaloia Kafe Antzokia martxan da berriz ere, martxan erabat. Izan ere, atzo egin zuten etapa berriari ekiteko kultura programazioaren estreinaldia. Virginia Imaz oholtza gainean, barrez hasi zuten ibilbide berria Espaloian.

Oihulari Klownek hartu du Elgetako Espaloia kudeatzeko ardura, programazioaren alorrari dagokionez, eta sasoi berriari ekiteko Memorias clownicas ikuskizuna eskaini zuen Virginia Imazek.

Ez zen aretoa bete, baina bertaratu zirenek ez zuten damurik izango, nahikoa barre egin zuten eta Imazen antzezpenarekin.

Imaz agertokira irten aurretik, Antton Fernandezek bertsoak abestu zituen eta aurreskua dantzatu, Espaloiaren etapa berriari hasiera emanaz.

Aurretik, dena den, umeentzako ipuin kontaketa ere izan zen Belen Azkaraterekin, eta gauean kontzertua Alfageme eta Ainhoa Limonekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak