Oinarrizko sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Bergaran, irailean

DYAren Martoko auzoko ordezkaritza.

Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du DYA Gipuzkoak Bergarako ordezkaritzan. Irailaren 29an hasi eta urriaren 17ra arte, ohikoan gerta daitezken arrisku egoeren aurrean erantzuten erakutsiko dute.

Bergarako Martoko auzoan du DYA Gipuzkoak Debagoieneko ordezkaritza. Aurre-ezagutzarik ez da behar ikastaroan parte hartzeko eta oinarri-oinarrian ohikoan gerta daitezkeen egoeren aurreko erreakzioak irakatsiko dira: bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausdurak, erredurak... Parte-hartzaileek Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute. Prezioa 110 euro da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.