"Etxebizitzak funtzio soziala bete behar du; oinarrizko eskubide izan"

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ira. 15a, 08:32
Hiru probintzietako plataformetako kideak Kulturaten, zapatuan.

Zapatuan elkartu ziren EAEko Stop Deshaucios plataformetako kideak Arrasaten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plataformetako kideak batu ziren bertan, "abuztuan alde batera utzitako" gaiei berriz ere heltzeko.

Etxebizitzen legea izan zen gai-zerrendako lehena eta garrantzitsuena: "Guk lege horren aurrean gure proposamenak egin ditugu eta gaur erabakiko dugu zeintzuk izan behar duten hurrengo pausuak", esan zuen Salvador Gonzalez Stop Deshaucios plataformako kideak.    Eta gaineratu: "Argi duguna da alokairu sozialaren aldeko apustua egin beharko litzatekeela eta etxebizitzak oinarrizko eskubide izatea lortu behar dugula. Etxebizitzak funtzio soziala bete behar duela". Alokabideren eta Kutxabanken gainean ere aritu ziren jardunaldian: "Hain justu ere, neurriak hartuko ditugun Kutxabanken pribatizazioa geldiarazteko", adierazi zuen.


Kaleratze prozesuak aurrera  

Stop Deshaucios plataformako kideek salatu zuten, nahiz eta "komunikabideetan ez agertu, iazko epe berean baino %19 kaleratze gehiago dagoela martxan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak