Argazkigintzari buruzko ikastaroa Arrasaten Kutxa Ikasgelak programaren bitartez

Eneko Azkarate 2014ko ira. 8a, 11:00

Kutxa Ikasgelak programa ikastaroz beteta dator ikasturte berrian eta aurtengo berritasunetako bat da Debagoienean bertan horietako bat eskainiko duela: argazkigintzari lotutakoa. Atera probetxua zure argazki kamerari da ikastaroaren izenburua eta Goiena Komunikazio Taldeak emango du. Arrasaten, Goienaren egoitzan bertan. Bestelakoak ere izango dira Kutxa Ikasgelen barruan, askotarikoak, gainera.

Ikastaroetarako izen-ematea irailaren 8tik 25era bitartean izango da eta 30ean emango dira aditzera onartuak izan direnak. Ikastaroak irailean hasi eta datorren udaberrira arte izango dira. Izena emateko baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da. Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu programa horretako jarduerak eta prezio berezia eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei.

Argazkigintza Goienan

Kutxa Ikasgeletako kolaboratzaile da aurten Goiena eta ikastaro bat eskainiko du urriaren 21etik  azaroaren 20ra bitartean, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, Goienak Arrasateko Otalora Lizentziaduna kalean duen egoitzan. Horretaz gain, txango bat antolatuko du parte hartzen dutenen artean, praktikak egiteko. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Ikastaro horretarako zein besteetarako izen-ematea, hemen: www.kutxabank.es/aulaskutxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak