Fagor Etxetresnen jabe berria zein den argitzear

Ubane Madera 2014ko uzt. 29a, 11:01
Fagorren irudia.

Fagor Etxetresnak CNAri (Cata) edo Cevitali saldu. Arratsaldeko lehen ordurako erabaki beharko du hori Pedro Malagon epaileak. Edozelan ere, bi eskaintzaileen arteko desberdintasuna agerikoa da: 42,5 milioi eskaini ditu CNA katalanak, Cevital aljeriarraren eskaintza ia bikoiztuz; izan ere, Cevitalek, 28 milioi eskaini ditu. Azken honek, 500 lanpostu zuzen sortzea proposatzen du, eta Catak, berriz, 705 lanpostu, eta Fagorren perimetro osorako, gainera, Arrasateko San Andresko hozkailuen negozioa barne.

Eskaintzen arteko aldea nabarmena izateaz gainera, zentzuzkoena da epailearen erabakia administratzaile konkurtsalaren gomendioen bidetik joatea. Eta azken horiek CNAren alde egin dezan gomendatu zioten Donostiako Merkataritza Arloko epaileari joan den astean.

Bost egun errekurritzeko

Erabakia edozein izanda ere, autoa egindakoan, aldeei jakinarazi behar die epaileak erabakia, eta aldeek bost egun dituzte errekurtsoa ipintzeko.

Alde horietako batek, CNAk prentsaurrekoa iragarri du gaur arratsalderako Arrasaten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak