Debagoieneko kuadrillen arteko Futbol 7 txapelketa antolatu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2014ko eka. 30a, 16:37
Kuadrillen arteko futbol 7 txapelketa iragartzen duen kartela.

Aretxabaleta kirol elkarteak antolatutako Debagoieneko kuadrillen arteko Futbol 7 txapelketa uztailaren 19an, zapatua, jokatuko dute Ibarra futbol zelaian. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Hona bideak: Udaretxabaletako Twitter, Tuenti edo Facebook bidez; udaretxabaletake@gmail.com helbidean; edo whatsapp bidez, 635 20 64 33 zenbakian. Izena ematearekin batera 100 euro sartu behar dira La Caixako honako kontuan: 2100 6838 42 0200011554. Azken eguna uztailaren 16a, eguaztena, da.

Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra dago: 16 urte izatea (1998an jaiotakoak barne). Eta sariak dira: lehenengoarendako, 600 euro; bigarrenarendako, 300 euro; eta hirugarrenarendako, 100 euro.

Jatekoa eta edatekoa

Dagoeneko hirugarren aldiz antolatu du UDAk txapelketa eta aurrekoetan legez, jatekoa, edatekoa eta musika izango dira Ibarran partiduek iraun bitartean, baita sari bereziak ere. "Partidu politak eta giro ona ez dira faltako beste behin", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak