Kale inkesta: herrietako jaietan zezenekin lotutako ekintzek arrakasta izaten dute; ze iritzi duzu horren inguruan?

Ane Elordi 2014ko eka. 30a, 16:07
Mario Andrade, Sonia Gomez, Isabel Pardo eta Andres Sanchez.

Ohikoa da herrietako jaietan zezen, behi eta bigantxekin lotutako jarduerak egitea. Ekintza horiek arrakastatsuak izaten dira, eta jende askok hartzen du parte. Hala ere, gehienetan, jendartearen iritzia ekintza horien aurkako izaten da. Gai horren inguruko herritarren iritzia bildu dugu.

Isabel Pardo

"Nahiz eta ekintza horietan animaliak hil ez, sufritu egiten dute. Ez da bidezkoa gizakiak abereekin dibertitzea, errespetatu behar dira".

Andres Sanchez

"Animaliak hiltzea eta horiekin jolastea biak dira txarrak. Plazara doazenak jai giroa eta ikuskizunak bultzatuta doaz, nahiz eta, agian, aurka egon".

Sonia Gomez

"Ez ditut gustuko zezenekin lotutako ekintzak, eta nahiz eta jaietako egitarauaren parte izan, ez naiz horrelakoetara joaten".

Mario Andrade

"Animaliak eta dibertsioa batzearen kontrakoa naiz. Jaietan, zezenak zein beste edozein abere erabiltzearen aurka nago; sufritu egiten dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak