Normaltasuna aldarrikatu dute Eskoriatzan Harrotasun egunean

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko eka. 28a, 18:48
Zenbait gazte Harrotasun eguneko elkarretaratzean.

Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexual komunitatearen nazioarteko egunean lehen agerraldia egin du Debagoienean sortu berri den Sexu Askapen Mugimenduak. Eskoriatzan egin dute elkarretaratzea, han San Pedro jaiak direla eta, Txosna Batzordearekin adostuta.

Izan libre. Debagoiena sexu askapeneratz lelopean egin dute elkarretaratzea, hiriburuetako agerraldietara joan barik, gurean, Debagoienean, Arrasate eta Eskoriatzako zenbait gaztek berriki sortu duten Debagoieneko Sexu Askapen Mugimenduak deituta. Helburu oso garbiarekin batu dira elkarretaratzean: "Normalizazioa da gure helburua; heteroarauarekin amaitu behar da", esan dute.

Aurreratu dute, bestalde, gaur, 22:30ean abiatuko den nagusien danborradako batailoietako bat LGBTI banderarekin aterako dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak