Kale inkesta: Lanera joateko bizikleta erabiltzearen aldekoa zara?

Arrasaten, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Oñatin lanera oinez eta bizikletan joatea sustatuko duen programa jarri dute martxan. Hori dela eta, herritarren iritzia jakin nahi izan dugu: prest ahal daude herritarrak egunerokotasunean bizikleta garraiobide bezala erabiltzeko?

Joaquin Arevalillo

"Bai, ondo iruditzen zait. Baina margolaria izanda, nire lanbiderako ez da praktikoa. Hala ere, guztiongatik begiratuta ekimen egokia da".

Iñigo Garitano

"Joango nintzateke bizikletan, baina lana eta bizilekua ez ditut herri berean. Onuragarria da, traba bakarra eguraldia izan daiteke".

Oihana Aldai

"Ondo iruditzen zait bizikletaren erabilera sustatzea, baina bitartekoak egokitu behar dira: bidegorriak eta bizikleta uzteko tokia".

Eugenio Uribarren

"Joango nintzateke bizikletaz lanera, baldin eta bitarteko egokiak egongo balira. Gaur egun ezinezkoa da, kotxe gehiegi daude".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.