Txapelaren biharamun gozoan, pozik, Maider Arregi

Zapatuan jokatu zen Orion Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketako finala, eta oñatiarrak lortu zuen garaipena. Peru Abarrategi Sarrionandia aramaioarra ere finalisten artean zen. Azkaineko Aitor Servier Etxexuri izan zen azpitxapelduna. Arregik duela lau urte hildako lagunari eskaini zion txapela.

Beñat Gaztelumendi aritu zen aurkezle lanetan eta 15 eta 18 urte arteko 11 bertsolari kantuan. Azkenean, Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi zuen txapela. Maialen Lujanbiok jarri zion txapela.

11 finalistentzako sari nagusia, aurten Gabonetako oporretan lehenengo aldiz egingo den Bertso Negulekuetako egonaldia izan da. Euskal Herri mailako negulekuak izango dira, 15-18 urteko gazteei zuzenduta. Bertan parte hartzeko aukera bertso-eskoletako gazte guztiek edukiko dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.