Helduen Eskolakoak Amsterdamen

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 17a, 08:51
38 lagun joan dira lau eguneko ikas bidaia egitera; zapatuan joan ziren eta gaur dira itzultzekoak. Amsterdameko txoko ezberdinak ezagutzeko aprobetxatu dute aukera, eta baita horietan argazkiak ateratzeko ere. Hala egin dute Herengracht kanal gaineko zubi batean eta Spui plazan, esaterako.

Atzotik egubakoitzera –ekainak 16tik 20ra– Kultura Astea ospatzen ari dira Arrasateko Helduen Heziketa Iraunkorreko Eskolan. Ipuin kontaketa saioa eta bisita gidatua izango dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak