Gure Esku Dago

"Herri dinamika geldiezinaren adierazpen politena"

Mireia Bikuña 2014ko eka. 8a, 18:59
Giza katea bukatu ostean, Debagoieneko kilometroetan egondako milaka herritarrek Bergararako bidea hartu dute. Gure Esku Dagok Euskal Herrian dituen jai-guneetako bat dira San Martin plaza eta haren inguruak. Han oihukatu eta aldarrikatu dituzte, ozen, "herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta inoiz baino gehiago, herritarren garaia da".

BALORAZIOA | Asier Larrañaga

Bailaran Gure Esku Bidea antolatzen ibili diren lagunek ezin zuten poza ezkutatu giza katearen ostean. Zuloa elkartean, Bergaran, elkartu ziren herriko eta Oñatiko lantaldeetako kideek.

Debagoieneko kilometroak antolatzen ibilitako Gure Esku Dagoen ordezkariek ere hitza hartu dute; besteak beste, Barakaldoko eta Oñatiko ordezkariak. Eurek ere "esker oneko" hitzak izan dituzte parte-hartzaileendako eta boluntarioendako. "Lantalde hauek sentsibilitate ezberdineko herritarren elkargune bihurtu dira, eta horrek garrantzia handia ematen dio gure bideari", esan dute.


San Martin plazako ekitaldia bukatzeko Gure Esku Dagoren kantua abestu dute herriko hainbat ordezkarik. Emon taldeko  Aritz Alustizak egindako moldaketarekin, plazan zeuden gainerako herritarrak kantuan ipintzea lortu dute.
Eta hori guztiori grabatzen Mikel Laskurain. "Japonesendako" lan baterako.

Giroa kalean 

Bergarara joandakoek kalea berotu dute eguzkiaren laguntzarekin. Kantuan eta dantzan ibili dira. Koadrilaka. Eta ez dute hutsik egin Goseren eta Esne Beltzaren kontzertuetara.
Familiendako gunea ere lepo bete da. Irrien Lagunen txokoan eta apar festan etxeko txikienak izan dira protagonista. Emon bergararrekin dantzan egin dute askok, eta errekortadore txapelketarekin gozatu dute.
Egun borobila, hasieratik bukaerara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak