Etxabetarrak, Pentekoste Sarian aurrean ibiltzeko hautagaiak

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 6a, 12:00
Etxabe, Gorlan gora, aurrealdeko postuetan.
Asteburu gogorra izango dute afizionatuen mailako ziklistek, lehendakari torneorako puntuagarri diren bi lasterketa baitituzte aurretik. Lehenengoa Beasainen izango da, zapatuan, eta horrek dezente baldintzatuko du domekan Bergaran jokatuko duten Pentekoste Saria.

Lehen lasterketan indar guztia xahutzen dutenek zail izango dute domekan ere aurre-aurrean ibiltzea. Indarrak ondo neurtu behar, horrenbestez. Bergarakoak 79. edizioa du aurtengoa, eta helmugatik lehenengo pasatzen denak 1951n Loroñok, 1985ean Indurainek edota 1989an Usabiagak eskuratutako garaipena berdintzea lortuko du, batzuk aipatzearren. 

09:00etan hasita 

Lasterketa 9:00etan hasiko dute Amillaga kaletik, eta bi ordu inguruan 86 kilometro egingo dituzte txirrindulariek. Ibilbidea Bergaran hasi eta bukatuko dute, eta kilometro gehienak Zubillaga eta Elgoibar artean egingo badituzte ere, erabakigarrienak 73.enetik aurrerakoak izango dira. Hor, Asentzioko gaina igoko dute (10:30ak aldera) eta indartsuenek bakarrik egin ahal izango dute aurrera, handik aurrera kilometro gutxi geratuko direlako, justu Uberatik jaitsi eta Bergarara artekoak (11:00).  

Lasterketan izango dira Gipuzkoa eta Debabarrenako ordezkari bergarrak, eta baita Ziraunako ziklistak debagoiendarrak ere. Adi Etxabe anaiekin, etxeko proban aurrean ibil daitezke-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak