40 lagunetik gora elkartu dira Euskal Herriko I Kontakt Inprobisazio Topaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mai. 31a, 12:32
Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egin dute topaketa eta bertakoek zein kanpotik etorritakoek hartu dute parte. Kontakt-a dantza mota bat da, inprobisatuz egiten da eta kontaktua da erreferentzia; parte-hartzaileen arteko komunikazioa, beraz, oso garrantzitsua da dantza mota horretan. Jaiki elkarteko kideek lagunduta egin da lehenengo topaketa Aretxabaletan eta antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute.

Topaketan parte hartu dutenak ere gustura zeuden euren afizioa beste lagun batzuekin partekatzeko aukera izan dutelako.

Zaharren egoitzan egingo dituzte jatorduak eta gauak ere hantxe pasako dituzte. Mugimenduko ekitaldi gehienak Ibarra kiroldegian izango diren arren, Jaiki elkartearen lokalean ere egingo dituzte batzuk eta azkena, Arrasaten egingo dute, Mundumira jaialdiaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak