Krisiari aurre egiteko estrategien inguruko bilera bihar, Oñatin

Miren Mujika 2014ko mai. 28a, 15:32
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen sorrera ospatzeko aurreko astean izan zen kongresua eta gero, bilera programak aurrera egingo du aste honetan. Bihar eta ostiralean ‘Citizens Coping with Crisis: Rights, Participation, Action’ izeneko bilera egingo dute Oñatiko Unibertsitate zaharrean.

Koordinatzaileak, Charlotte Skeet (University of Sussex – Erresuma Batua), José García-Añón (Universidad de Valencia - Espainia) eta Marina Calloni (University of Milan – Italia) izango dira.

Bileran gaur egungo jaiak jorratuko dituzte, pasa den domekan izan ziren hauteskundeekin erlazio zuzena dutenak. Europar Batasuneko askotariko herrialdeetatik etorri diren abokatuak, soziologoak eta psikologoak egongo dira Oñatiko Unibertsitate zaharrean. Herritarrek krisi ekonomiko, politiko eta sozialaren aurrean duten ardura eta eskubideez arituko dira.

Workshop-aren helburu nagusia da biztanleek krisiari aurre egiteko modu edo estrategia ezberdinak garatzeko gaitasuna garatzea. Giza eskubideen inguruan hausnartuko dute, baita integrazio sozialaren eta gardentasun politikoaren inguruan ere. Modu horretan, gizarte demokratikoago bat eraikitzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak