Euskara eta euskal kultura aztergai

Ane Elordi 2014ko mai. 27a, 11:09
'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasateko Kultur etxeko klaustroan. Maiatzaren 26tik ekainaren 1era arte izango da, eta aurkezpen ekitaldia maiatzaren 29an izango da, David Anauten eskutik.

Erakusketak astebeteko iraupena izango du; aste barruan arratsaldez egongo da zabalik, 17:30etatik 20:30etara. Asteburuetan, aldiz, goizez eta arratsaldez irekiko dute. Aurkezpen ekitaldia ostegunean egingo da, 18:30etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan Hizlaria David Anaut izango da, Euskararen kate hautsiak liburuaren egilea.

Euskal Memoria Fundazioarekin elkarlanean egindako egitasmoa da; aurkezpen-hitzaldia, ikus-entzunezkoa eta erakusketa biltzen ditu. Erakusketaren izen bera duen hogei minutuko dokumentala eskainiko da, bertan azken mendean euskararen zapalkuntzaren ezaugarriak azaltzen dira.

Erakusketaren helburua da euskararen oroimen historikoa berreskuratzen laguntzea. Batetik, gipuzkoarrei ezagutarazi nahi diete  zeintzuk diren euskararen eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren gakoak eta testuingurua; horretarako, bitartekoak eskainiko dira. Bestalde, egitasmo honen bitartez oinarriak jarri nahi dituzte euskaldunek jasandako jazarpena aitortua izan dadin; euskaldunen memoria berreraikitzeko ariketa kolektiboa martxan jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak