Euskadiko Senior Txapelketa eta lagun artekoak, Hanka Labankak antolatuta

Ane Elordi 2014ko mai. 27a, 09:36
Hanka Labanka Debagoienako Hockey Taldeak ekintza ugari antolatu ditu zapaturako. Euskadiko Senior Txapelketaren hirugarren saioa jokatuko da Bergarako kiroldegian, eta gazteek lagun arteko partidak jolastuko dituzte, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Lau taldetako jokalariak lehiatuko dira zapatuan, maiatzaren 31n, Bergarako kiroldegian. Bilboko Metropolitano taldea, Rivabellosako Dragons taldea eta Madrileko Samurais taldeak hartuko ditu etxean Debagoienako Hanka Labanka taldeak. Seniorrek lau partida jolastuko dituzte eta gazteek hiru:

Euskadiko Senior Hockey Txapelketa

  • 13:30 Metropolitano - Samurais
  • 14:30 Hanka Labanka - Dragons
  • 17:30 Samurais - Hanka Labanka
  • 18:30 Metropolitano - Dragons

Gazteen lagun arteko partidak

  • 12:00 Metropolitano – Dragons
  • 16:00 Hanka Labanka – Dragons
  • 20:00 Dragons – Hanka Labanka

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak