Europako Hauteskundeak

Maite Aristegi: "Europa lagun behar dugu eta denon bozka ezinbestekoa da"

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mai. 23a, 12:22
Gipuzkoa mailako EH Bilduren ekitaldia egin zuten eguenean Bergaran. Maite Aristegi Espainiako Kongresuko Diputatuak eta Juanjo Agirrezabala Gasteizko Legebiltzarkideak hartu zuten hitza eta domekan Euskal Herriak asko duela jokoan azaldu zuten biek.

Juanjo Agirrezabalak adierazi zuen domekan aukeratu behar dugula Euskal Herrian "esfortzu handiz" martxan jarri duten aro politiko berria indartu ala ez: prozesu horretan aurrera egiteko prest daudenak are indartsuago ateratzea ala trabak baino jarri ez dituztenak babestea.

Gaineratu zuen, EH Bildu ari dela aldaketa politiko eta soziala Gipuzkoara ekartzen eta Europan ere aro politiko berria sendotu nahi dutela.

Maite Aristegik ere ildo beretik hitz egin zuen. Azaldu zuen beharrezkoa dela Europa lagun izatea eta botoa ematera joatea, eurena ez bada indartuta irteten, besteena irtengo delako indartuta.

Eta presazko bi erreklamazio zituztela azaldu zuen: euskal herritarren erabakitzeko eskubidean bidea egiten joatea eta presoen eskubideak betetzea.

Ekitaldian herriko presoen senideei omenalditxo bat ere egin zieten eta musika eta bertsoek ere tartea izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak