Iñigo Cabacasen senitartekoek lanean jarraituko dute epaileak kasua ez artxibatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 22a, 12:08
Oier Amorrortu Elgetan.
Oier Amorrortu (lehengusua) eta Irma Orozko (abokatua) Elgetako gaztetxean izan dira prozesuaren berri ematen.

Zein puntutan dago ikerketa?
Egozte berriak izan dira, tartean beste ertzain batena —bost dira guztira—, eta lekukotasun berriak ere aintzat hartu ditu epaileak. Deklarazioak hartzen jarraitzen du epaileak.

Oso luze doa.
Bagenekien horrela izango zela ehunka lekuko daudelako, baina bi urte pasa eta deklarazioak hartzen jarraitzea... larregitxo iruditzen zaigu, bai. Eskatzen dugu epaileak kasu honi ordu gehiago eskaintzea. Baita ere gure eskakizunak aintzat hartzeko. Esaterako, herrikoan sartzeko agindua eman zuen ertzaina egozteko edo ikertzeko zer gertatu zen bezperan dispositiboa prestatzeko egindako bileran.

Herriz herriko aurkezpenetan zer azaltzen duzue?
Gau horretan gertatutakoa jasotzen duen Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta ikus-entzunezkoa erakusten dugu, eta prozedura judizialaren berri ematen dugu. Jendeak galdetzen du prozedurari buruz baita ere epailearen jarrera zein den. Lanean jarraituko dugu froga berriak lortzeko. Ez dakigu hau guztia noiz eta nola bukatuko den, baina epaiketarako bidea zabaldu nahi dugu. Ez dugu nahi epaileak kasua artxibatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak