Asier Blazquez: "Fisikoki zirkuitu exigentea da zapatukoa, txukun geratu da"

Xabier Urtzelai 2014ko mai. 9a, 15:14
Pilotu bat, Bergarako zirkuituan, artxibo erretratuan.
Zapatuan egingo dute Bergaran Euskal Herriko txapelketarako baliagarria den cross-country txapelketa: "Eta horrekin batera, Kantabriako txapelketarako ere puntuagarria izango da, horrenbestez, zonalde hartatik ere pilotu asko espero ditugu", azaldu du Asier Blazquezek.

Kontrara, baina, asteburuan bertan egingo dute Talaveran motokroseko mundiala, eta pilotu asko bertara ikusle moduan joango diren beldur ere bada: "Guztira 100 pilotu inguru espero ditugu, baina bai, hitzordu biek bat egiteak ez digu mesede egiten". 

15:00etan hasita 

Lasterketa arratsaldeko lehenengo orduan hasiko dute, errekonozimenduko itzuliaz. Ondoren (15:30ean), parrilla bakoitza 20 pilotuk osatuko dute, eta 30 segundoro irtengo dira kategoria guztietako ordezkariak: Eliteak, seniorrak, gazteak, E1, E2 eta beteranoak: "Eta egun bateko lizentzia atera duten pilotuei ere lekua egingo diegu". 

Ibilbidearen zati bat zirkuituan bertan izango da, eta ondoren basora sartuko dira: "Zazpi kilometro ditu, eta fisikoki nahiko zorrotza da bai. Hamar minutu behar dira itzuli bat egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak