Mundumira bueltan dator Arrasatera, maiatzaren 30etik ekainaren 1era

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 7a, 15:42
Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean egingo da Mundumira. Iazko "hausnarketarako geldialdiaren" ostean, bueltan dator aurten 2005ean lehenengoz egin zen herrira, Arrasatera. Aste bukaera osoan bost kontinenteetako musikak, antzerkiak, gastronomiak eta artisautzak bat egingo dute Arrasateko erdigunean. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Gaur, maiatzak 6, aurkeztu dute Mundumira munduko kulturen festa. Arrasateko zinegotzi Maider Morras eta Joxerra Askasibarrek eta Mankomunitateko Garapen Agentzia presidente Igor Ezpeleta izan dira aurkezpenean. 

Munduak Debagoiena ezagutzeko saiakera

Ezpeletak adierazi duenez Debagoieneko herri guztiek egin dute esfortzua Mundumira bueltan etor dadin: "Ekimen inportantea da turismo aldetik, bailara ezagutzera emateko. Munduko kultura ezberdinak ezagutarazteko topagune bat da baina aurten bereziki gura dugu, mundua ezagutzeaz aparte, munduak gu ezagutu gaitzala. Debagoienean duguna mundura zabaltzea gura dugu". Era berean, herritarrak jaialdira bertara gonbidatzeaz aparte, proiektuan parte hartu gura duten bertako artistei dei egin diete antolakuntzarekin harremanetan jar daitezen.

Elkarlan handia antolaketarako

Mundumira antolatzeko lanetan Sua argitaletxea, Ginmusica ekoizpen etxea eta Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak hartu dute parte, beste hainbat laguntzailerekin: eskualdeko hainbat enpresa pribatu, elkarte eta Gobernuz Kanpoko Erakunde, Gipuzkoako Diputazioa, Ibai Arte elkartea, Zero Zabor Taldea, Besaide Mendizale Elkartea, Eskuartean taldea...

Lau ardatz nagusi

Aurkezpenean Maider Morrasek azaldu duenez, jaialdiaren egitura lau ardatzen inguruan oinarritzen da: kalea izango dela protagonista, bost kontinenteetako musika egongo dela, eskualdeko ondare kulturalak eta naturalak balio berezia izango duela eta gizarte ekimenak berebiziko garrantzia izango duela.

Informazio gehiago, honako bi webguneetan: www.mundumirafesta.com eta www.turismodebagoiena.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak