'XXI. mendeko etxebizitza' jardunaldiak, espazioen berreskurapenaz aurten

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 2a, 07:00
'XXI. mendeko etxebizitza' izeneko jardunaldien VIII. edizioa ospatuko da aurten, Arizmendi Ikastolaren eskutik; maiatzaren 9an izango da, Arrasaten. Bertan jorratuko den gai nagusia izango da espazio industrialen, hiritarren edo landetakoen berreskurapena. Bai erakundeetan, baita hiritarren artean ere, gai hau gero eta indar gehiago ari dela hartzen azpimarratu dute antolatzaileek.

Honekin, gainera, iaz hasitako bidea, natura eta eraikuntzarena, alegia, osatuko dutela adierazi dute: "Gure ustez, bi atal horiek uztartuta joan behar dira, pertsonen ongizatea areagotu nahi badugu, jasangarritasunaren ikuspegitik. Hemen txertatzen dira, bada, eraikinen birgaitzea, materialen erabilpena eta orubeen aprobetxamendua, besteak beste".

Hori horrela, Arizmendi Ikastolak eraikitzeko ikuspegi hori partekatu nahi du eraikuntzako profesional eta interesdun guztiekin, gai horietan adituak diren profesionalen eskutik euren ikuspuntua eta esperientzia ezagutzeko parada eskainita.

Eraikuntzako enpresa, ingeniaritza arloko enpresa, arkitektura bulego, udaletako eta mankomunitateetako teknikari, instalatzaile eta alor horretan interesatuta dagoen edonori daude zuzenduta jardunaldiak. Sarrera doan izango da. Izena emateko eta informazioa eskatzeko: 943 77 20 25, eraikuntza@arizmendi.ikastola.net edo www.arizmendipro.eu.

Egitaraua

Maiatzaren 9an, egubakoitza, Arrasateko Kulturaten izango dira jardunaldiak, 09:00etan hasi eta eguerdira bitartean. Hauxe da egitaraua:

09:00 Agiria eta dokumentazioa banatu.

09:20 Ongi-etorria: 

  • Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea.
  • Alberto Gorroñogoitia, LKSko zuzendaria.
  • Edurne Erauskin, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako arduraduna.

09:30 Luis B. de Carrera Gonzalez, arkitektoa: Ekoaldeak: komunitateak eta Eraikuntza.

10:10 Meliton Gonzalez, Amayuelaseko bizilaguna eta Tierra de Camposeko Paulo Freire landa-unibertsitateko eraikuntza saileko arduraduna: Amayuelas, espazioen errekuperaketa formaziorako zein bizitzarako balio gisa.

10:50 Ekokaleak, Hiri-Altzari Iraunkorraren VI. Ideia Lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira jardunaldien aretoan bertan.

11:10 Atsedena eta kafea.

11:30 Ramon Garitano, arkitektoa: Bergara: Kirol instalakuntzetan bihurtutako industrialdea. Esperientzia aitzindari bat.

12:10Pepe Martinez, LKSko arkitektoa: Buesa Arena handitzeko lanak eta Ganadu plazako kupulako lekualdatzea.

12:50Jon Monteroz, arkitektoa: Donostiako Tabakalera, 3 en raya, eraikin baten errekuperaketa.

13:30 Mahai ingurua, Arrasateko Udaleko Hirigintza arduradun Juan Antonio Urdangarinek moderatuta.

14:00 Luntxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak