Debagoiendarrak abiatu dira mobilizazioetara

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 1a, 09:53
Arrasatear talde bat Garibain, CCOO eta UGTren manifestaziorako autobusa hartzeko zain.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartuko dute gaur hainbat debagoiendarrek. LABen deialdiarekin bat egin gura dutenek Eibarren izango dute aukeretako bat; ELArekin edo CCOO eta UGTrekin bat egiten dutenek, berriz, Bilboko kaleetan egingo dituzte euren eskakizunak. Autoz joango dira asko, baina banaka batzuek autobusa hartu dute Bilbora heltzeko. 09:45 inguruan irten dira Arrasatetik Bizkaiko hiribururako autobusak.

ELAko kide batzuk autobusera igotzen.

ELAren deialdiarekin bat egingo duten hainbat lagun, autobusean.

CCOO eta UGT sindikatuetako kide batzuk Bilborako bidea hartzeko puntuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak