Atsedenik ez Maiatzaren 1eko zubian, Turismo Agentziaren gomendioekin

Jon Berezibar 2014ko api. 29a, 10:55
Iazko Aloñako igoerako parte-hartzaile bat, parapentean.
Gura duenak Oñatitik bertatik irten barik Maiatzaren 1eko zubiaz gozatu ahal izango du. Turismo Agentziak gomendioen zerrenda osatu du. Nabarmenduen artean Aloñako Igoera, naturatik ibilbideak eta bisita gidatuak.

Maiatzeko zubia atsedenerako tarte gutxirekin etorriko da Oñatin, hala gura duenarentzat. Turismo Agentziak jaiegunetan egongo diren ekitaldi eta proposamenen zerrenda osatu du. Ibilbide turistikoak eta kirol txapelketak dira nabarmen.

Oñati mendi lasterketak

Bi atal izango ditu, lehena, gaueko lasterketen bertikalarekin eta, bigarrena, Txapeldunen Desafioa. Bata maiatzaren 2an, egubakoitza, izango da eta bigarrena hurrengo egunean, zapatuan.  Egubakoitzeko lasterketa Euskal Herriko txapelketaren baitakoa izango da, 2,7 kilometrokoa eta 720 metroko mailarekin. Arantzazu eta Buitraitz arteko lasterketa 21:30ean hasiko da. Txapeldunen Desafioa, ostera, zapatuan izango da, puntako kirolzaleen arteko demarekin. Probaren inguruan hitzaldia antolatu da eta haurrentzako puzgarriak eta lasterketa berezi bat ere egongo da.

Aloñako igoera izango da, ordea, proba izarra. Urteurreneko edizio berezia izango den honetan 22,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek, Foruen Plazan hasi eta amaituta. Domekan izango da proba handia.

Turismoarekin lotuta Agentziatik ez dituzte ahaztuta laga gura ohiko ibilbide eta bisitak. Arrikrutzeko kobak zabalik egongo dira eta maiatzaren 1, 2 eta 3an Oñati, artea eta historia bisitaldia egiteko aukera egongo da 12:30ean. Informazio gehiago Turismo Bulegoan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak