Erritmo onean doa errentaren kanpaina

Imanol Gallego 2014ko api. 25a, 14:33
Apirilaren 11n abiarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko errenta aitortzeko kanpaina, eta ordutik, Debagoieneko bizilagun asko gerturatu dira Bergarako Ogasun bulegora errenta mekanizatua egitera. Lehen 15 egun hauetan eskaera ugari izan dituzte, eta bertako langileak buru belarri jarduten dute.

Aurtengo kanpainako izarra Aberastasunen Zerga da. Ondarearen Zerga ordezkatzen du horrek, eta Foru Aldundiak 46 milioi euro batzeko helburua du, aurreko zergarekin baino 7 gehiago.

Kanpaina honetan 390.000 errenta aitorpen tramitatzea espero du Aldundiak, aurrekoan baino 4.000 gehiago. Aurten 236.948 autolikidazio proposamen bidali ditu Ogasunak, iaz baino 9.906 gehiago.

Bergarako bulegoaren kasuan iaz 8.703 aitorpen tramitatu zituzten, eta aurten, antzerako kopuru bat izatea espero dute, horietako gehienak euskaraz. Bulegotik zehaztu dutenez, txanda hartzea beharrezkoa da.                                                                                 

Txanda hartzeko bi modu daude 902 100 040 telefono zenbakira deituta edo www.gipuzkoa.net/ogasuna webgunean eskaera eginez. Gogoan izan errentaren kanpaina ekainaren 25ean bukatuko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak