'Herrixa dantzan' Xut taldearen zuzenekoarekin domekan Espaloian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko api. 5a, 12:00
Sarritan erabili izan dituzte Patxi Monterok gidatutako 'Herrixa dantzan' saioetan Iruñeko Xut taldearen doinuak. Bihar, bada, Espaloian diskoko doinuekin beharrean, Xuten zuzenekoarekin dantzatuko dute zaleek, 18:00etan hasita.

Gara 2012 euren azken laneko piezak joko dituzte, baina izango dira aurreko lanetako piezak ere: balsak, txotisak, soltekoak, jauziak, kontradantzak eta beste hainbat.

Iruñekoek emanaldi gutxi egiten dituztela kontuan hartuta, bada, bihar 18:00etan Espaloira joatea da proposamena. Parte hartzea librea da eta sarrera, berriz, borondatezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak