Guardia zibil baten hilketan zerikusia duelakoan epailearen aurrera deitu dute Josu Uribetxeberria

Eneko Azkarate 2014ko api. 2a, 16:01
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok deklaratzera deitu du Josu Uribetxeberria arrasatearra. Bergarako epaitegian bideokonferentziaz hartuko dio deklarazioa bihar goizean. 1986an Arrasaten ETAk hil zuen Antonio Ramos Martinez guardia zibilaren atentatuarekin zerikusia duelakoan deitu du epaileak. Hala eman du aditzera Europa Press berri agentziak.

Josu Uribetxeberria presoa Arrasateko bere etxean da, baldintzapean, 2012ko urriaz geroztik. Minbizia duela-eta epaileak espetxetik aske utzi zuen. Fiskaltzak, bestetik, 1986ko kasu bat berriro zabaldu eta ikertzea eskatu du orain, guardia zibilaren txosten bat oinarri hartuta.

Horretaz gain, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) akusazio partikular gisa aurkeztea eskatu du. Europa Press-en arabera, AVTk kereila bat aurkeztu du eta bertan esaten du 1986an Josu Uribetxeberria, ustez, ETAren Bellotxa komandoko kide zela eta komando horrek hil zuela guardia zibil bat Arrasaten, ETAren zuzendaritzaren aginduak jarraituz.

Guardia zibilak egin duen txostenean, aintzat hartzen dira, ustez Bellotxa komandoko kide ziren Migel Gazteluk, Josu Luis Erostegik eta Sabino Usandizagak bere garaian egin zituzten deklarazioak eta baita haiei atzeman zitzaizkien pistolen adituaren azterketak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak