Gimnasia erritmikoa: Gipuzkoako gimnasta gazteek Bergara izan dute topagune

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 29a, 18:45
Goizean Gipuzkoako Eskolarteko B mailako Txapelketa jokatu da Bergarako Labegaraieta Kiroldegian, eta arratsaldean, ostera, Gipuzkoako Benjaminen Topaketa egin dute. Taldeka zein bakarka, erakustaldi politak eskaini dituzte.

Bergaratik, Arrasatetik, Antzuolatik, Oñatitik, Aretxabaletatik, Eskoriatzatik, Donostiatik, Hernanitik, Zarautzetik... Gipuzkoako udalerri ugaritatik bertaratu dira gimnasta gaztea gaur Bergarara. Batetik, Eskolarteko B mailako Txapelketaren bigarren fasean lehiatu dira goizeko saioan; izan ere, otsailean izan zen kanporaketaren lehenengo saioa Arrasaten. 

Ariznoa elkarteko Lore Alberdik aditzera eman duenez, "taldeetatik lehenengo bostak igaro dira txapelketaren finalera", eta bakarka aritu direnetatik, ostera, lehenengo zortziak.

Goizeko lehiaren ostean, arratsaldean erakustaldiaren txanda izan da. Bertan, gimnasta gazteenek txapelketa mundua apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan dute. "Oso polita izan da arratsaldeko saioa, 30 talde zeuden guztira. Nik uste dut gurean behintzat, gimnasia erritmikoaren etorkizuna ziurtatuta dagoela".

Ikusle ugari

Bai goizean eta baita arratsaldean ere, harmailak bete-bete egon dira gimnasten erakustaldia jarraitzeko eta talde edo bakarlari bakoitzaren lanaren amaieran, txalo zaparradak nagusitu dira, gustura egon diren seinale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak