Zuzendaritzaren ordezkaritza bako batzarra izan dute Cegasakoek

Ubane Madera 2014ko mar. 21a, 14:02
Gaur (egubakoitza), Cegasarako lan erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzeko mahaia osatzeko batzarrean langileen ordezkariak bakarrik izan dira. "Esan digute guk geuk osatzeko mahai hori, komeni zaigun moduan", esan dute LAB sindikatutik. Eta halaxe egingo dute. Oñatitik hiru ordezkarik parte hartuko dute: LAB sindikatuko bik eta ESKko batek.

Jon Mantxola eta Jose Luis Fernandez LABeko kideak eta Jon Kortabarria ESK sindikatukoa izango dira Oñatiko langileen ordezkari, hain justu ere.

Batzarra, egubakoitzean

Gaur zortzi dute lehen batzarra, Gasteizen (martxoaren 28). Oñatiko ordezkariekin batera, Gasteizkoek osatuko dute lan erregulazio espedientearen negoziazio mahaia, honela: ELA sindikatuko sei ordezkari izango dira, bi ESKkoak, eta bana izango ditu LABek, UGTk eta CCOOk.  "Uste dugu orduantxe emango dizkigutela EREaren eta hartzekodunen lehiaketaren berri; baina gaur ere hala espero genuen eta…", kontatu dute LABeko ordezkariek.

Bien bitartean, bihar, (zapatua) Gasteizen manifestazioa egingo dute, Gure lanpostuen defentsan leloarekin. 19:00etan aterako dira, Bilbo plazatik.

Erlazionatuak

Mikel Biain alkatea Cegasari buruz

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 13 Oñati

Cegasa Taldea EREan sartuko da

Miren Arregi Amasorrain 2014 mar 12 Oñati

Cegasa hartzekodunen lehiaketara

Eneko Azkarate 2014 mar 11 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak