Gatzagako pilota torneoak asteburuan jarraituko du

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 20a, 09:47
Gaztetxoak pilotan.
Partidu bakarra jokatuko da zapatuan, gazte mailakoa, eta domekan haurren txanda izango da; hainbat bikotek neurtuko dituzte indarrak goizean barrena. Bosgarren txanda izango da oraingoa.

Gorabeheratsua izan zen laugarren txanda, gazteei dagokienean gehienbat. Zentzu horretan, kexu azaldu da Mauri Zubillaga antolatzailea, pilotari batzuk jokatzen baino lehenago partiduak irabazteko trikimailuak ikasten dituztela esanez.

Partidu politak izan ziren, aldiz, haurrek jokatutakoak, eta benjamin-aurrekoetan Arrasateko Abasolo-Eraña bikoteak Gasteizko Aldai eta Bazanen kontra jokatutakoari egin dio erreferentzia Zubillagak; berdinduta ibili ziren bi bikoteak, bukaera aldera Arrasatekoak aurre hartu eta 22-17 emaitza lortu zuen arte.

Pasa den asteburuko beste emaitza batzuk: Gasteizko Pedrosa-Pueyo eta Soraluzeko Santamaria-Payueta, 10-22 (gazteak); Azkoitiko Aldazabal-Segurola eta Zegamako Ormazabal-Otegi, 22-11 (benjamin-aurrekoak); Azpeitiko Otaegi-Elosegi eta Garitanoandia-M. Eraña, 22-12 (benjamin-aurrekoak); Zumarragako Herrera-Agirre eta Suarez-Oyarbide, 18-22 (gazteak); Gasteizko Aldai-Bazan eta Zumarragako Murciego-Chilote, 14-22 (benjamin-aurrekoak); eta Abasolo-U. Eraña eta Ustariz-Babarro, 22-17 (benjamin-aurrekoak).

Bosgarren txandaren atarian

Domekan izango dira asteburuko partidu guztiak bakarra izan ezik: gazteen kategorian, Bergarako Aristi eta Gaztañagak eta Altsasuko Grados eta Aldazek zapatuan, 17:00etan, neurtuko dituzte indarrak. Altsasuko bikoteak domekan Burgosen Espainiako Kluben arteko Txapelketa jokatu behar duelako aurreratu dute neurketa.

Domekan, 09:30ean, hasiko da jardunaldia:

  • Haurren kategoriako Otxandiano eta Ruiz de Infante (Otxandio) - Etxaniz eta Garcia (Bergara)
  • Haurren kategoriako Urieta eta Aldama (Amurrio) -  Goiburu eta Vega (Zumarraga)
  • Haurren kategoriako Osel eta Animar (Legutio) - Perez eta Urrutia (Oñati)
  • Haurren kategoriako Murua eta Llodio (Arrasate) - Bengoa eta Koroso (Gazteiz)
  • Haurren kategoriako Sagastibeltza eta Jauregi (Urretxu) - Etxezarreta eta Iturrioz (Arrasate )
  • Haurren kategoriako Egiguren eta Iriarte (Azpeitia) - Galdos eta Mintegi (Zegama)
  • Hasiberrietako Arzallus eta Arrizabalaga (Azpeitia) - Larrieta eta Diaz de Gereñu (Gasteiz)
  • Benjamin kategoriako Errasti eta Uribeetxeberria (Aretxabaleta) - Barandiaran eta Telleria (Zegama)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak