Bihar aurkeztuko dute Epeleko Konpostatze Planta

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 13a, 09:40
Bergarako obra eremuan egingo dute aurkezpena, bihar, 11:00etan. Lurraren berdintze lanak bukatu berri dituzte eta aste gutxiren epean obra zibila exekutatzen hasiko dira. Bideoak eta albiste barruko maketek erakusketen duten itxura izango du.

Ainhoa Intxaurrandieta (GHKren lehendakaria), Jaione Isazelaia (Bergarako alkatea), Iñaki Errazkin (Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako diputatua) eta Martin Garitano (Diputatu Nagusia) izango dira biharko aurkezpenean esku hartuko duten hizlariak.

10.000 tona bio-hondakin

Pasa den otsailean Foru Aldundiak aurkeztutako txostenaren arabera, Epeleko Konpostatze Planta 10.000 tona bio-hondakin tratatzeko gai izango da, eta aurreikusten da aurtengo abenduan edo datorren urteko urtarrilean indarrean egotea.

Zortzi milioi euro

Epeleko konpostatze plantak Gipuzkoako etxeetan gaika bildutako hondakin organiko garbia izango du lehengai –A+ kalitateko konposta sortzeko diseinatu da–. Azpiegitura horren kostua zortzi milioi euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak