Bergarako erretiratuak Aldundian bisitan

Eneko Azkarate 2014ko mar. 12a, 19:22
Gipuzkoako Foru Aldundia barrutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek aurrerantzean. Gaur hasi dituzte bisita horiek, eta bergararrak izan dira ekimena estreinatzen lehenengoak; zehazki, Bergarako erretiratuak.

Aldundiak herritarren eta erakunde publikoaren arteko harremana gertuagoa izatea nahi du, eta helburu horrekin jarri du martxan ekimen berria. Hala, Donostian duen jauregia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek eta jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua ere ezagutzeko aukera izango dute. Baita Diputatuekin egotekoa ere.

Bergarako erretiratuak izan dira bisita egiten lehenak. Bi autobus joan dira Bergaratik eta bisita gidatuarekin batera, Martin Garitano Ahaldun Nagusiarekin berba egiteko aukera ere izan dute. Diputatu nagusiak bere herrikideekin solasean aritu eta erretiratu bergararrek beren esperientzia kontatu die agintariei.

Gipuzkoako Foru Aldunditik bertatik bidalitako bideoa duzue hemen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak