Emakume batek errepide bazterrean erditu du goizaldean Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 12a, 13:24
Ertzaintzatik jakinarazi digutenez, 05:05ean jaso dute abisua. Berehala bertaratu dira ertzainak eta segidan osasun-langileak, baina ordurako jaiota zegoen haurra. Ama eta umea onik zeuden, eta Arrasateko Ospitalera eraman dituzte anbulantzian.

Hijos de Juan de Garay lantegi parean izan da gertaera, errepidearen beste aldean dagoen gasolindegiaren kanpoko aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak