350 lagun elkartu ziren mendi ibilaldi neurtuan

Mirari Altube Arrese 2014ko mar. 10a, 09:50
Gipuzkoako eskola kirolak antolatuta eta Zaraia Mendizale Taldearen ardurapean mendi ibilaldi neurtua egin zuten atzo. Debagoieneko eta Debabarreneko ia 200 neska-mutiko elkartu ziren eta 150 bat heldu. Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa polita egin zuten paraje dotoreak ezagututa.

Aretxabaletako Iralabarri plazatik atera eta Apotzaga auzora (Eskoriatza) jo zuten. Latagainetik bueltan Untzillara iritsi ziren eta hamaiketakoa egin bertan. Han bi ibilbide hautatzeko aukera izan zuten: luzea hartu zutenek Murugain igo zuten, eta gainerakoak Izurieta auzora jo zuten zuzen. Iralabarri plazan elkartu ziren guztiak 13:00ak eta 14:00ak bitartean, eta neska-mutikoek diploma bana eta aldizkari bat jaso zuten opari.

Bergarakoak, Antzuolakoak, Oñatikoak, Soraluzekoak, Debakoak, Eibarkoak… elkartu ziren ibilaldia egiteko baina Leintz bailarakoak gutxi; aretxabaletar gutxi batzuk eta Eskoriatzatik eta Arrasatetik inor ez. Ekitaldiko ilunaldi bakarra izan zen hori, gainerakoa ezin hobeto joan zen-eta antolatzaileen esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak